literatura

literatura

jueves, 15 de diciembre de 2011

Kanonaren barruan dauden liburu batzuk

Idazle eta obra asko daude kanon literarioaren barruan agertzen direnak, baina guk batzuk aukeratu ditugu:

- Werther- Johann Wolfgang Von Goethe
- Metamorfosia- Franz Kafka
- Eugénie Grandet- Honoré De Balzac
- Maitalea- Marguerite Duras
- Hamlet- William Shakespeare
- Romeo & Julieta- William Shakespeare
- Macbeth- William Shakespeare

Lehenengo biei buruz laburki esan daitekeena honakoxea da:

- Werther- J. W. von Goethe. 

Liburu hau Erromantizismo garaiari egiten dio erreferentzia. Erresuma Batuan eta Alemanian, konkretuki, 1770 urtean garai honen lehenengo aztarnak agertzen hasi ziren eta 1830 urte inguruan amaitu zen garai hau. Liburu hau Indibidualismo Erromantikoarekin lotua dago. Indibidualismoak, norbanakoaren gaiari erreparatzen dio, hau da,  'Ni'ari garrantzi berezia ematen diote. Oso liburu berezia da, kontuan hartuta bertan berebiziko garrantzia ematen zaiola natura deskribatzeko moduari eta berez, istorioa gutunetan oinarrituta dagoelako.

Werther, nobela honen protagonista, Indibidualismoan kokatzen den arren, gorago aipatutako arrazoiarengatik esan daiteke honetatik ere urrun egon daitekeela. Nahiz eta bere sentimenduenganako oda garrantzitsua den, bere inguruarekiko jaramona ere handia da: bere gizartean ikusten dituen 'gutxioenganako' identifikazioa eta errekonozimendua ere badu, beraz, ezin daiteke esan pertsonaia berekoia denik. Gure interpretazioaren arabera, hortaz, haratago joatea da, eta Werther "bidegabekerien" aurrean duen jarrera babestzailera hurbildu nahi du. 


Istorio honetan ere oso baloragarria dena deskribapena egiteko modua da, eta nolabait liburuak berak duen egitura: gutun egitura edota nobela epistolarra.

- Metamorfosia - Franz Kafka.

Metamorfosia,  Franz Kafkaren eleberri bat da eta 1925ean argitaratu zen. Eleberri hau,  Modernismo garaikoa da eta XX. mendean eragin eta fama handia hartu zuen. Hori dela eta, gaur egun kanon literarioaren barruan aurkitu dezakegu. Horretaz gain, esan behar da, Kafka, berez, abangoardiengandik (bereziki espresionismotik) oso gertu zegoela, nahiz eta ezin dezakegun kontsideratu abangoardista zenik.



Eleberri honen berezitasuna da, pertsona bat intsektua bihurtzea da eta, geroago, gizaki baten ordez intsektua izatearen kontzeptu hori. Bertan kontatzen dena da, protagonistak, Gregorio Samsak alegia, goiz batean esnatu eta intsektu batean transformatu egin dela. Bere gurasoak eta arrebak, hori ikusita, izutu egiten dira eta Gregorio logelan giltzapetuta uzten dute. Hortik aurrera Gregoriok bizipen ezberdinak izango ditu bere familiarekin: batzutan, oso gutxitan, onak; beste batzutan, gehienetan, txarrak. Lan honek duen berezitasuna da aipatutakoa, eta mami guztia, beraz, 'metamorfosi' horretan zentratu egiten baita. Izan ere, istorio hau erlazioa du Kafkak idazle berarekin eta honek hein batean bere bizitzako bizipenekin eta ikusitakoarekin: gizartean zeuden fluxuen isla da, azken batean. Intsektuaren kontzeptua, 'pertsona arraroarena', bertan zauden baloreekiko identifikazio faltarekin lotu behar da, marjinatuarenarekin, alegia. Familiaren jarrera giro horretan intsektua bezala tratatua izatearen metafora da. Hortaz, liburu honetan, balio moralek zein estetikoek berebiziko garrantzia dute. Metaforak duen garrantzi hori, egunerokotasunean oinarritzen den egoera batengandik halako isla 'komikoa' egitera iristea benetan txalogarria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario