Eugènie Grandet Honoré de Balzac-ek idatzitako liburua da, 1833an argitaraturakoa, Errealismo garai betean. Giza Komedia-ren parte da, idazlearen obra nagusiena. Gure protagonistaren izena daraman idazkian honen amodioarekiko lehen kontaktuaz dihardu, bere aitaren pean bizi den familia baten testuingurua dugularik. Eugeniaren bizitza, Saumur herrixkara mugatua, eta aberastasun ikaragarri baten oinordekoa dena, Paristik datorren bere lehengusuaz maitemintzen da, eta honi zin egiten dion betiereko amodioaz jakin dezakegu. Baina pertsona batzuk, urteak pasa ahala jasaten duten aldaketaren poderioz, Eugenia desamodioaren biktima bihurtzen da eta ustezko bizitza ideala errealitateak aldrebesten du.
Nobela hau eskarmentuaz diharduela esan dezakegu. Alde batetik, Aita Grandetek honek irakasten dizkion esperientziez kontatzen digu, azken finean bere negozioenganako abilezia urteen garapenak ematen dion gaitasun bat baita. Bere deituraren ohorea mantentzeko egiten dituen ahalegin guztiak ondorengoen ongizaterako bideratzen duela esan dezakegu. Bere alabak, Eugeniak, printzipio hauei jarraitzea ez du horren argi, bere sentimendu erromantikoek biziraupen hau kolokan jartzera eramaten diotelarik. Baina "zuhurtasuna" berreskuratzean, balore hauek gailentzen dira eta aipatutako ohorearenganako erabakiak hartzen ditu. Ondorioz, garaian ziren baloreen isla argia da, estatusa mantentzeko egiten ziren nahien adibideetako bat. Iraultza Frantsesak "apurtutako" ohiturak garai berrian eraldaezinak zihardutela, alegia. Gizartearen hipokresiaren aurreko kritika, nolabait, eta ohorearen aurreko jarrera dela interpretatu dezakegu.
Bestalde, ez al da egia pertsonen estatikotasuna kritikatzen duen lan bat dela? Beste era batera esanda, pertsonak eboluzionatzen direla, itxuraz, baina ez bihotzez. Berriz ere Aitaren figurara bueltatuz, bere alabarekin duen gatazkaren aurrean antza denez ematen den eraldaketa zeharkakoa dela demostratzen du, aurrerago bere izaera berekoia muturrera eramaten baitu bere heriotza momentu bererarte. Bestalde, Eugeniak bere lehengusuaren aldetik desamodioa jasan ondoren, egiten duen eraldaketa ustezkoa, zeina bere sentiberatasuna alde batera utzita erabaki kalkulatzailea hartzera eramaten dion, nobelaren amaieran bere benetako izaera berrazaleratzen dela ohar daiteke. Izan ere, sentimenduen munduari atea irekitzen die berriz, beste modu batekoak, hala ere.
Azkenik, emakumeen eta gizonen arteko diferentziak tratatzen dituen lan bat dela esan dezakegu. Nobela osoan agertzen diren ia emakume gehienek sentiberatasun nahiko nabaria demostratzen dute, batez ere Eugenia berak eta bere amak. Baina gizonen aldetik dagoen zuhurtzia, erabaki hotzak, sentimenduen antipodetan daudenak, alegia, agertzen diren maskulino gehienen artean ematen da, guztietan ez bada.
Eta zu, ausartzen zara beste interpretazio bat ematen? Azalduko zenuke laburki, zure ustetan, zein den Eugènie Grandet-en oinarria?

No hay comentarios:
Publicar un comentario