literatura

literatura

miércoles, 28 de diciembre de 2011

Hamlet-en balorapena:

Shakespearek idatzitako obra honetan, testuinguru ezagutzen badugu, ohartzen gara, obran garaiko ohiturak agertzen direla.
Obran erabiltzen den lengoaia oso landuta dago, estilo kultoa erabiltzen du baina gauzak kontatzerakoan duen erraztasuna azpimarratu behar da.
Lan honetan, Hamlet-en bitartez, ideia filosofikoak agertzen dira, gaur egun, ideia erlatibistak, existentzialak eta eszeptikoak bezala ditugunak.
Obra oso osatua da, eszena guztiak oso ondo estrukturatuta daude. Pertsonen jarrera desberdinak argi uzten ditu pertsonaien bitartez.

Beraz, dena kontuan hartuz, esan genezake obra hau irakurtzea merezi duela eta irakurtzea gomendatzen dizuegu oraindik irakurri ez baduzue. 

miércoles, 21 de diciembre de 2011

Skakespeare eta Hamlet

Jada esan dugun bezala Shakespearek idatzitako Hamlet obra literatur kanonean dago. Eta obra oso ezaguna denez, maisulan hau komentatzea erabaki dugu.




Nahiz eta oso ziur ez egon, esaten da Hamlet 1599 - 1601 urteetan zehar izan zela idatzita.Obra Dinamarkan kokatzen da eta obra osoa Hamlet bere osabarekiko nahi duen mendekuan zentratzen da. Klaudio, Hamleten osaba, bere anaia hiltzen du, Dinamarkako erregea. Hasiera batean, Hamlet ez daki bere osabak hil duela bere aita, baina gau batean, Hamleti bere aitaren itzala agertzen zaio bere aurrean eta esaten dio, bere anaia Klaudio hil zuela tronoaren boterearekin geratzeko, eta bere heriotzaregatik mendekua hartzeko eskatzen dio Hamlet-i. Klaudio Dinamarkako erregea izanda eta Gertrudis-ekin, Hamlet-en amarekin, ezkonduta, Hamlet bere mendekua prestatzen hasten da. Horretaz inor ez konturatzeko, zoroa egiten da eta bere inguruko pertsonak pentsatzen dute horrela dagoela bere aitaren heriotzarengatik. 

Azkenean, Hamlet antzerkin lan bat egitea pentsatzen du non bere osabak, bere aitari egindako hilketa errepresantatua izango den. Horrela, Hamlet, obra ikustean bere osabak izango duen erreakzioa ikusiko du eta ondorioz, ziurtatu bere aitak esandakoa. 



Azkenean, Hamlet antzerkin lan bat egitea pentsatzen du non bere osabak, bere aitari egindako hilketa errepresantatua izango den. Horrela, Hamlet, obra ikustean bere osabak izango duen erreakzioa ikusiko du eta ondorioz, ziurtatu bere aitak esandakoa.

Antzerki obran zehar, Klaudio altxa eta joan egiten da,eta horrela Hamlet benetan jakiten du bere aita hil zuela. Ondoren, Hamlet bere amarekin hitz egiten dagoela, konturatzen da errezelen atzean norbait dagoela eta ahotsarengatik erregea dela pentsatzen duenez, ezpata sartzen dio. Baina ez du erregea hiltzen baizik eta Polonio, erregearen txanbela.

Hala ere, Hamlet mendekua hartu nahi du baina gauzak zaila bihurtzen dira erregea Ingalaterrara bidaltzen duenean han hilarazteko. Baina Hamlet erregearen orden batzuk faltsifikatu eta gero, ihes egitea lortzen du eta Dinamarkara itzultzen da. 

Bertan, Ofelia, Hamlet maitatzen zuen neska, hil egin dela konturatzen da. eta gainera, bere anaia Laertes gauzak ondo pentsatu gabe bere aitaren, Polonioren heriotzarengatik mendekua hartu nahi du, beraz Hamlet hil nahi du. Erregeak Laertes-i esaten dio Hamlet  eta bera, konbate bat egiteko eta pozoitua dagoen arma bat erabiltzeko Hamlet.en heriotza ziurtatzeko. Konbatean, Laertes-ek Hamlet hiltzen du baina bizkarrean bera ere zauritu egiten da poizoitua dagoen armarekin, beraz, hil egiten da.
Hamlet hil baino lehen jakiten du bere ama edari pozoitu bat edan  eta gero hil zela eta ohartzen da kopa hori berarentzat zela. Egoera hori ikusita, Hamlet azkenean erregea hiltzen du. 


Obraren argumentua irakurtzen ari zinetenean agian, marrazki bizidunetako filma bat etorri zaizue burura.
 

Izan ere,  Walt Disney Pictur-ek egindako "The Lion King" pelikula Hamlet-en oinarrituta dago eta esaten da adaptazio bat dela. Eta egia da, filma eta Shakespere-k  idatzitako obra eszena oso antzekoak dituztela, esaterako, filman Simba (printzea) bere aita Mufasaren itzala ikusten duenean(erregea) errekaren ondoan.











domingo, 18 de diciembre de 2011

Culler-en hitzalditxo bat....

Honako esteka Jonathan Culler-ek 2009ko uztailean hitzaldi batean eginikoa da, zeinetan literaturaz ari garenean eta lirikari zehatzago esanda, oinarrizko ezagutza liriko batzuen beharra dagoen.

http://www.cornell.edu/video/?videoID=619

Grandet eta aldaketak

Eugènie Grandet Honoré de Balzac-ek idatzitako liburua da, 1833an argitaraturakoa, Errealismo garai betean. Giza Komedia-ren parte da, idazlearen obra nagusiena. Gure protagonistaren izena daraman idazkian honen amodioarekiko lehen kontaktuaz dihardu, bere aitaren pean bizi den familia baten testuingurua dugularik. Eugeniaren bizitza, Saumur herrixkara mugatua, eta aberastasun ikaragarri baten oinordekoa dena, Paristik datorren bere lehengusuaz maitemintzen da, eta honi zin egiten dion betiereko amodioaz jakin dezakegu. Baina pertsona batzuk, urteak pasa ahala jasaten duten aldaketaren poderioz, Eugenia desamodioaren biktima bihurtzen da eta ustezko bizitza ideala errealitateak aldrebesten du.


Nobela hau eskarmentuaz diharduela esan dezakegu. Alde batetik, Aita Grandetek honek irakasten dizkion esperientziez kontatzen digu, azken finean bere negozioenganako abilezia urteen garapenak ematen dion gaitasun bat baita. Bere deituraren ohorea mantentzeko egiten dituen ahalegin guztiak ondorengoen ongizaterako bideratzen duela esan dezakegu. Bere alabak, Eugeniak, printzipio hauei jarraitzea ez du horren argi, bere sentimendu erromantikoek biziraupen hau kolokan jartzera eramaten diotelarik. Baina "zuhurtasuna" berreskuratzean, balore hauek gailentzen dira eta aipatutako ohorearenganako erabakiak hartzen ditu. Ondorioz, garaian ziren baloreen isla argia da, estatusa mantentzeko egiten ziren nahien adibideetako bat. Iraultza Frantsesak "apurtutako" ohiturak garai berrian eraldaezinak zihardutela, alegia. Gizartearen hipokresiaren aurreko kritika, nolabait, eta ohorearen aurreko jarrera dela interpretatu dezakegu.

Bestalde, ez al da egia pertsonen estatikotasuna kritikatzen duen lan bat dela? Beste era batera esanda, pertsonak eboluzionatzen direla, itxuraz, baina ez bihotzez. Berriz ere Aitaren figurara bueltatuz, bere alabarekin duen gatazkaren aurrean antza denez ematen den eraldaketa zeharkakoa dela demostratzen du, aurrerago bere izaera berekoia muturrera eramaten baitu bere heriotza momentu bererarte. Bestalde, Eugeniak bere lehengusuaren aldetik desamodioa jasan ondoren, egiten duen eraldaketa ustezkoa, zeina bere sentiberatasuna alde batera utzita erabaki kalkulatzailea hartzera eramaten dion, nobelaren amaieran bere benetako izaera berrazaleratzen dela ohar daiteke. Izan ere, sentimenduen munduari atea irekitzen die berriz, beste modu batekoak, hala ere.

Azkenik, emakumeen eta gizonen arteko diferentziak tratatzen dituen lan bat dela esan dezakegu. Nobela osoan agertzen diren ia emakume gehienek sentiberatasun nahiko nabaria demostratzen dute, batez ere Eugenia berak eta bere amak. Baina gizonen aldetik dagoen zuhurtzia, erabaki hotzak, sentimenduen antipodetan daudenak, alegia, agertzen diren maskulino gehienen artean ematen da, guztietan ez bada.

Eta zu, ausartzen zara beste interpretazio bat ematen? Azalduko zenuke laburki, zure ustetan, zein den Eugènie Grandet-en oinarria?

Marguerite Duras-en "Maitaleak"

Maitalea Marguerite Duras-ek idatzitako liburua da, 1984an argitaratutakoa.  Posmodernismoarekin lotu behar dugun nobela bat da, konbentzioetan sinesten ez zen garaia, alegia. Bertan, emakume baten sentimenduen islaren berri jaso dezakegu, eguneroko baten antza ere eman diezaiokegularik. Zehazki, pertsona honek bizitzen duen amodio istorio bati buruz kontatzen digu autoreak, ikuspuntu oso pertsonal eta sakonetik. Izan ere, Indotxinan frantziar kolonia zen garaian bizi den nerabe batek bertan dagoen beste etorkin batekin duen harremanaz ari da, 'debekatua' dagoenaren aurreko aldarrikapen argia delarik. Neskatxa, adin gutxikoa eta zuria, beste 'kolonizatzaile' txinatar batekin erlazio bat hasten du, adin nagusikoa. Bizitzak, beraz, beraientzat beste zerbait 'prestatua' dauka, eta hala ere, urte eta erdi luzez elkartzen dira egunero euren pasiorik ilunei askatasuna emanik. 


 
Liburu hau, jorratzen den erarengatik, oso irekia da. Ondorioz, interpretazio ugari eman ahal zaizkio: emakumearen askatasunaren aldeko oihuarena, aurreritzien amaieraren aldekoa jarrerarena, nerabe baten debekatuarenganako erakargarritasunarekin, gizarte konbentzioen hertsitasuna eta era bereko hipokresiarena etab. 
 
Emakumearen aldeko oihuarekin geratzen bagara, honen sentimenduen oda garrantzitsua, beste era batera esanda, hauen aurrean erreprimendua ukatu eta hauen onartzea argi egiten duela baieztatu dezakegu. Euren bizitzaren norabidea erabakitzea, azken batean. 
 
Aurreiritzien amaierarekin oso lotua dago, baina ezberdina egiten diona harremana adin gutxiko emakume zuri batek txinatar dexente nagusiago batekin duenarekin lotuago dago, eta ez bakarrik protagonistaren ikusmoldearekin. 'Zergatik ez?' galdera ager daiteke hemen. 
 
Debekatua dagoena nobela askotan gai nagusia izan da. Bereziki kasu honetan, deskribapen esplizituek eman diezaiokete 'perbersio' puntu hori: bai bere maitalearekin duen momentuak zein bere logelakideak berarekiko duen 'erakargarritasuna'. Beraz, garaian onargarriak ez ziren harremanei buruz hitz egiten zaigu eta idazlearengan duten ezin ukagarritasuna. 
 
Azkenik, konbentzioen hertsitasunari eta hipokresiari buruz ari bagara, aipamen oso esplizituak ikus ditzakegu, esaterako, "serían capaces por otra parte de seguir los estudios, de doblegarse a las reglas elementales de la vida en sociedad" (bere nebei buruz ari da), Tusquets Editores-en argitalpenean 66. orrialdean ikus dezakeguna, alegia. 
 
Eleberri klasikoarekin apurketa suposatu daiteke liburu hau, garaian ematen ari ziren mugimendu sozial ezberdinen isla delarik eta posmodernismoaren ezaugarri nagusienetako bat. 
 
Pertsonen sentimenduei buruz ari garenean, interpretazioak bide ugari ditu, ezta?

jueves, 15 de diciembre de 2011

William Shakespeareri buruzko zenbait ohartxo...

William Shakespeare (1564ko apirilaren 23? - 1616ko apirilaren 23) ingeles antzerkigile, olerkari eta aktorea izan zen. Europako literaturaren ikur handienetakoa da eta ingelesezko inoizko idazlerik hoberena. Egile oparoa, antzerkigintzan, narratiban eta poesian.

Stratford-upon-Avon herrian jaio zen, eta John Shakespeare eta Mary Arden zituen guraso. Bere jaioteguna zehatz-mehatz jakiterik ez dago, erroldarik ez zaigu heldu-eta. Azkenik (1564ko apirilaren 23an dela suposa daiteke, bataioa 26an izan zelako garaiko eta ohitura legez jaio eta egun gutxira egitea baitzen). Haurtzaroan bere hiriko gramatika eskolan egon zen. 1582an ezkondu zen Grafton tenpluan Anne Hathaway emakumearekin. Goiz ezkondu ziren, Annek hiru hilabetez haurdun zegoelako, Susanez, alaba nagusiaz, alegia. Hammet izan zen bigarren semea eta gizonezko bakarra, eta bi urte beranduago Judith ekarri zuten mundura.

Shakespearek bere aktore lana Londresen hasi zuen 1587an. Dirudienez Stratfordera alde egin behar izan zuen legez kanpo ehizan ibiltzeagatik, frogarik egon ez arren. Lord Chamberlain's Men antzerki taldean egin zuen lan ordutik aurrera, antzerki taldearen izena konpainia babesten zuen aristokrataren izenarengandik hartzen zuelarik, Lord Chamberlain. Aktore taldea hain ezaguna egin zen non Isabel I hil eta 1603an Jacobo I.aren koroatzeatik gutxira, azken honek bere babespean hartu zituela, hortik haurrera King's men bezala izan zirelarik ezagunak. Lehenengo literatur lana «Venus eta Adonis», 1593ko olerki erotikoa, izan zen.


Libururik famatuenetakoak:

-Hamlet
-A Midsummer Night's Dream
-The Merchant of Venice
-Romeo and Juliet
-The Merry Wives of Windsor
-Othello
-Macbeth

Liburu hauetako batzuk ere filme moldaketa dute.

Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/William_Shakespeare

William Shakespearen omenez, edo behintzat artista honen inguruan, filme bat egin zen: Shakespeare In Love. Hona hemen trailerra ikusteko klikatzeko utzi dizuegun esteka. Ingelesez dago, baina azpitituluak gaztelaniaz ditu. Dena den, filmea gaztelerazko bertsioan ikustea ere badago.

Kanonaren barruan dauden liburu batzuk

Idazle eta obra asko daude kanon literarioaren barruan agertzen direnak, baina guk batzuk aukeratu ditugu:

- Werther- Johann Wolfgang Von Goethe
- Metamorfosia- Franz Kafka
- Eugénie Grandet- Honoré De Balzac
- Maitalea- Marguerite Duras
- Hamlet- William Shakespeare
- Romeo & Julieta- William Shakespeare
- Macbeth- William Shakespeare

Lehenengo biei buruz laburki esan daitekeena honakoxea da:

- Werther- J. W. von Goethe. 

Liburu hau Erromantizismo garaiari egiten dio erreferentzia. Erresuma Batuan eta Alemanian, konkretuki, 1770 urtean garai honen lehenengo aztarnak agertzen hasi ziren eta 1830 urte inguruan amaitu zen garai hau. Liburu hau Indibidualismo Erromantikoarekin lotua dago. Indibidualismoak, norbanakoaren gaiari erreparatzen dio, hau da,  'Ni'ari garrantzi berezia ematen diote. Oso liburu berezia da, kontuan hartuta bertan berebiziko garrantzia ematen zaiola natura deskribatzeko moduari eta berez, istorioa gutunetan oinarrituta dagoelako.

Werther, nobela honen protagonista, Indibidualismoan kokatzen den arren, gorago aipatutako arrazoiarengatik esan daiteke honetatik ere urrun egon daitekeela. Nahiz eta bere sentimenduenganako oda garrantzitsua den, bere inguruarekiko jaramona ere handia da: bere gizartean ikusten dituen 'gutxioenganako' identifikazioa eta errekonozimendua ere badu, beraz, ezin daiteke esan pertsonaia berekoia denik. Gure interpretazioaren arabera, hortaz, haratago joatea da, eta Werther "bidegabekerien" aurrean duen jarrera babestzailera hurbildu nahi du. 


Istorio honetan ere oso baloragarria dena deskribapena egiteko modua da, eta nolabait liburuak berak duen egitura: gutun egitura edota nobela epistolarra.

- Metamorfosia - Franz Kafka.

Metamorfosia,  Franz Kafkaren eleberri bat da eta 1925ean argitaratu zen. Eleberri hau,  Modernismo garaikoa da eta XX. mendean eragin eta fama handia hartu zuen. Hori dela eta, gaur egun kanon literarioaren barruan aurkitu dezakegu. Horretaz gain, esan behar da, Kafka, berez, abangoardiengandik (bereziki espresionismotik) oso gertu zegoela, nahiz eta ezin dezakegun kontsideratu abangoardista zenik.



Eleberri honen berezitasuna da, pertsona bat intsektua bihurtzea da eta, geroago, gizaki baten ordez intsektua izatearen kontzeptu hori. Bertan kontatzen dena da, protagonistak, Gregorio Samsak alegia, goiz batean esnatu eta intsektu batean transformatu egin dela. Bere gurasoak eta arrebak, hori ikusita, izutu egiten dira eta Gregorio logelan giltzapetuta uzten dute. Hortik aurrera Gregoriok bizipen ezberdinak izango ditu bere familiarekin: batzutan, oso gutxitan, onak; beste batzutan, gehienetan, txarrak. Lan honek duen berezitasuna da aipatutakoa, eta mami guztia, beraz, 'metamorfosi' horretan zentratu egiten baita. Izan ere, istorio hau erlazioa du Kafkak idazle berarekin eta honek hein batean bere bizitzako bizipenekin eta ikusitakoarekin: gizartean zeuden fluxuen isla da, azken batean. Intsektuaren kontzeptua, 'pertsona arraroarena', bertan zauden baloreekiko identifikazio faltarekin lotu behar da, marjinatuarenarekin, alegia. Familiaren jarrera giro horretan intsektua bezala tratatua izatearen metafora da. Hortaz, liburu honetan, balio moralek zein estetikoek berebiziko garrantzia dute. Metaforak duen garrantzi hori, egunerokotasunean oinarritzen den egoera batengandik halako isla 'komikoa' egitera iristea benetan txalogarria da.

Zeren arabera erabakitzen da liburu bat Kanonaren barruan egotea?

Zeren arabera erabakitzen da liburu bat  kanon literarioaren barruan egotea? Hona hemen erantzun posiblea, W. V. Harris-ek proposatutakoak eta Enric Sullàren testuan jasoak: obrak zenbait funtzio bete behar ditu, zeintzuk hauen arabera erabakitzen den kanonean egon behar duen ala ez. Hauexek dira:


1) Ereduak, ideiak eta inspirazio iturri izatea;
2) Oinordetza intelektual bat transmititzea;
3) Erreferentzia marko komunak sortzea;
4) Autoreen arteko mesedeen elkartrukea (euren artean atentzioa deitzea);
5) Teoriaren legitimizatzea;
6) Ikuspegi historiko bat ematea; eta
7) Pluralizatzea (hausnarketaren politikaren praktika).

miércoles, 14 de diciembre de 2011

Culler, gure funtsa



Jonathan Culler teoria kritikoaren ordezkarietako bat da. Gure kasuan, bere lanari buruzko azterketan zimendatuko gara. Aurretik bere pertsonaren zertzelada batzuk emango ditugu:

Jonathan Culler 1944an jaio zen eta Harvard eta Oxford-en ikasia da. Gaur egun Cornell University-ko Literatura eta Ingeleseko irakaslea da, eta bertako Ikasketa Erromantzeen presidentea da. Bere lana egungo teoria literarioa eta bere kritika da, estrukturalismoa eta dekonstruktibismoa eta literatura frantsesa zehazki. Ondorengo estekan topa daiteke bere obrari buruzko zerrenda:

http://www.arts.cornell.edu/romance/french/french_faculty/culler.html

Bere iritziz, giza ekintzek eta egikaritzek zentzua badaukate, azpian dagoen sistema bat dagoelako da, zentzu hori posible egiten duena. Beraz, teoria literarioa ez da halabeharrez testua ulertzeko erabili behar, baizik eta interpretazio ekintza ikertzeko. Irakurlearen parte hartzeari garrantzi handiagoa eman beharko genioke.

Literatura kanonari dagokionez, tradizionalaren aurreko jarrera kritikoa du, hau da, irizpide klasikoen aurkako posizioa du eta, beraz, joera berrien aldekoa da.

Zer da Kanon Literarioa?

Kanon literarioa, Sullàren hitzetan, ikasteko eta komentatuak izateko merezi duten obra baliotsuen lista edo zerrenda da.

Definizio hau oso irekia da, kontuan hartuta baliotasun horrek subjektibotasun maila altua duela. Izan ere, zer da obra bati baliotsua egiten diona? Zer irizpideren arabera erabakitzen da obra bat merezi duela kanon literario horren zerrendan egotea? Nork erabakitzen du hori?

Galdera hauen inguruan aipatutako autorearen liburuan zenbait erantzun ematen zaizkio eta aniztasun horrek islatzen du eztabaidaren gakoa eta honen egunerokotasuna.

Gure helburua: Literatur kanonari kritika

Gure kritika burutzeko bi liburu desberdinetan oinarrituko gara. Batetik, Enric Sullàren lanean garatzen diren eztabaidak aintzat harturik, Jonathan Culler autorea aipatzen da, besteak beste. Bestetik, azken honek literatur kanonari egiten dion kritikaz baliatuko gara.

Horrela, Culler-en ikuspegia izango dugu ardatz gure hausnarketa aurrera eramateko.

Beraz, bi idazki nagusiak jarraian aipatzen direnak dira:

Sullà, E. (ed). (1998); El canon literario; Arco, Madrid.
eta
Culler, J. (1988); Framing the Sign. Criticism and Its Institutions; University of Oklahoma Press- Norman and London; Oxford (U.K.). 

Orokorrean, idazlearen interpretazioari garrantzia eman nahi diogu, hau da, honen parte hartze aktiboa da gure nahi nagusia. Beraz, errealitate objektibo baten aurrean, liburu, obra, edota edozein motatako lanen aurrean eman daitezkeen bertsio ezberdinak, esanahiak, edota aipagarriena dena, ikusmolde pertsonala bultzatu nahi dugu, modu argumentatu batean. Izan ere, ez baitago ehuneko ehunean ulertzeko era bakarra, nork bere aportazioa eman dezake, honek originaltasuna eman ez ezik obra bati bizirautea egiten baitio. Horregatik daude zenbait urteak eta urteak pasatu arren, garrantzitsuak izaten jarraitzen dutenak. 

Eta zuk zer uste duzu?

Ongi etorri!

Blog honekin gure blogari sarrera ematen diogu. Gure Literatura lanerako euskarria izango da eta honen bitartez burutuko dugu gure hausnarketa. Zuek ere bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.